Txakur heziketako ikastaroak Oñatin eta Sodupen

Submitted by root on Ig, 01/01/2017 - 10:14
Sodupe Jose Ramon Garcia heziketa ikastaroa eskaintzen 2016

Euskal Artzain txakurrak hezteko ikastaroak eskaini ditu EHATEk azaro eta abenduan zehar Oñatin Gomiztegiko Artzain Eskolan (Ikus albistea Goienan) eta Sodupen.

Lehenengoan 20 bat lagunek hartu dute parte eta Oskar Murgiak jardun du irakasle eta bigarrenean ere beste horrenbeste ikasle izan dira eta Jose Ramon Garcia EHATEko kidea aritu da irakasle lanetan.

EHATEren asmoa da ikastaro hauei jarraipena ematea 2017an zehar. Epe laburrean jakinaraziko dugu noiz izango  diren hurrengo ekitaldiak.