Artzain txakur txapelketetan txakurrak artzainaren aginduak betez artaldea maneiatzeko duen trebezia neurtzen da.
Euskal Herrian lehenengo lehiaketa 1955 urtean izan zen Oñatin. Orduko bultzatzaileek eredua Katalunian Ribes de Freser herrian egiten zuten lehiaketatik hartu zuten, batez ere.
Gerora Oñatin urtero jokatu izan da Nazioarteko artzain txakur txapelketa eta herrialdeetako eta haren ildotik herrialdeetako eta Euskal Herriko txapelketak antolatzen hasi ziren. Hona hemen hasiera urteak eta herria:
- Araba. 1957.
- Bizkaia. 1956.
- Gipuzkoa. 1968, Ezkio
- Nafarroa. 1968 Uharte Arakil
- Iparraldea.
- Euskal Herriko txapelketa. Mañaria, 1967.
- Nazioarteko txapelketa. 1955, Oñati.
Gaur egun EAEn antolatzen diren txapelketa nagusiei izaera ofiziala aitortua die Eusko Jaurlaritzak.
Euskal Herriko txapelketan herrialde bakoitzeko txapeldunak eta txapeldunordeak eta aurreko urteko txapeldunak hartzen dute parte.
Oñatikoan, berriz, herrialdeko txapeldunak, Euskal Herriko txapelketako ordezkariak eta aurreko urteko txapeldunak hartzen dute parte.
- Log in to post comments