Arrazak

 

Euskal Herriko artzainek aspalditik erabili izan dute txakurra artaldea zaindu eta gidatzeko. Hala ere, Euskal Artzain Txakurra arraza bereizi gisa 1995ean aitortu zuen Espainiako Txakur-Elkargoak, Mariano Gomez albaitariak gaiari buruz egindako doktore tesiari jarraiki. Jatorria Euskal Herrian duen arraza bat da, bi aldaera dituena: Gorbeiakoa eta Iletsua.

Bestalde, Euskal Artzain Txakurra izeneko kluba ere eratua dago, arraza bera bultzatzea helburu duena.

Uztaileko larunbat batean urtero ospatzen da Busturian Euskal Artzain Txakurraren erakusketa monografikoa. Erakusketak hiru atal izan ohi ditu: Txakur-Arrazen Erregistroa (RRC), Txakurren Gaitasun Agiria (CAC) eta Euskal Herriko Txapelketa.

Euskal artzainek erabili izan dituzte beste arraza batzuk ere; adibidez, Piriniotar ardi txakurra deiturikoa,  Iparraldean eta Akitaniako beste eskualde batzuetan jatorria duena eta Landetako Labrita.

EHATEre helburuetako bat da bertako arraza horiek guztiak bultzatzea eta lehiaketetan sariak ematen zaizkie arraza ezaugarririk oneneko txakurrei.  

Informazio gehiago:

Kargatzen...