Helburuak

 Bi dira nagusiki EHATEren helburuak:

  • Euskal Artzain Txakurra (EAT)  izeneko arraza eta Euskal Herriko beste arraza tradizional batzuk sustatzea eta artzainei txakurron heziketa hobetzen laguntzea.
  • Artzainen mundua gizartean ezagutzera ematea eta bultzatzea. Horretarako, artzain txakur txapelketen jiran hainbat ekitaldi antolatu ohi dira: artzain-egunak, artzaintzako produktuen dastaketak, omenaldiak, ikastaroak…